Hezkuntza-programak

Lehen hezkuntzako ikasleak

 
 

ESKOLAKO PROGRAMA

Programa hau, Iruñeko Udaleko Hezkuntza Alorrak antolatua, hiriaren historia, bilakaera eta egitura ezagutzera dago bideratuta. Urtero egiten da, 1984an Iruñeko Udalbatzak sustatu zuenez geroztik.

Talde hauentzat da:
• Iruñeko Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasle taldeak.

• Eskolaz aparteko taldeak eta Lehen Hezkuntzaz kanpoko beste hezkuntza maila batzuetako ikasle taldeak..

HELBURUAK

  • Gure hiriaren historia ezagutzen laguntzea Iruñeko ikastetxe publikoetako eta itunduetako Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleei.
  • Iruñeko ondare historikoaren garrantziaz eta haren kontserbazio beharraz ohartzea..
  • Iruñearen historia, bilakaera eta etorkizunaren nondik norakoa ezagutzeko aukera ematea bertako herritar guztiei, eraldaketa horietan partaide senti daitezen.
  • Udalaren eta udal zerbitzuen egitura eta funtzionamendua ezagutzen laguntzea.
  • Gure hiriaren arte ondarea errespetatu eta babesteko jarrerak sortzea.
IRUÑEKO LEHEN HEZKUNTZAKO 5. MAILAKO ESKOLA UMEAK

DOHAINIK

_______________________

.

Beste hezkuntza-maila batzuk.

Ezagutu dezagun Iruña

Kultura, Jaiak, Hezkuntza eta Kirol Alorrak antolatzen duen programa da, ilbilbide didaktikoak eskaintzen dituena Iruñan barna hainbat hezkuntza mailatako ikasleentzat, Geografia, Historia eta Arteko espezialistak gidari dituztela.

Honako ibilbide hauek eskaintzen dira:

  • IBILBIDE HISTORIKOA
  • HARRESIEN BABESEAN
  • DONEJAKUE BIDEA
  • ENTZIERROA
  • ARGA BAZTERRAK
  • HISTORIA-HIRIGINTZAKO IBILBIDEA

Hitzartu beharreko egunak eta orduak.

Prezioa: 36,90€ (25 ikasleko taldea, gehienez ere). Garraioa taldearen kontura izanen da

Arduraduna: Iñigo Arista Elkartea.

Erreserbak  info@ciarista.com / 948 273 054