IRUÑEA IÑIGO ARISTAkoekin

Iñigo Arista taldeak bisita gidatuak eskaintzen ditu Iruñean barna edozein hezkuntza mailatako eskola-umeentzat

IBILBIDE HISTORIKOA

Iruñeko Alde Zaharreko Erdi Aroko hiru burguen barna, Donejakue Bidea, harresiak eta entzierroa hartzen dituena, horiei buruzko azalpenez lagundurik

ENTZIERROAREN BIDEA

bisitaldi gidatua, Iruñeko entzierroaren bidea eginez; mundu osoan ezaguna, sanferminetako ekitaldi nagusia da.

HARRESIEN BABESEAN

Monumentu Nazional deklaratutako defentsa gunea, 5 km-ko bidea duena; hobekien iraun duenetako bat da eta guztiz interesgarria

ARGA BAZTERRAK

balio handiko ibilbide naturala paisaia aldetik, Arga ibaiaren bazterretik. Bidean zubiak, errotak, zaldainak, ontziralekuak, baratzeak eta lorategiak ikusten dira

Iñigo Arista taldeko gidariak Geografían eta Historian lizentziadunak dira, eta eskarmentu handia dute eskola-umeentzako bisita gidatuak egiten

HARREMANA: info@ciarista.com. Telefonoa 948273054.

Eguna eta ordua enpresarekin zehaztu (aukera zabala)

25 ikasleko taldeak gehienez, eta 15ekoak gutxienez

Prezioa: 4 euro, ikasle bakoitzeko