logo Ayuntamiento de Pamplona

plano Pamplona escolares

ESKOLAKO PROGRAMA

Programa hau, Iruñeko Udaleko Hezkuntza Alorrak antolatua, hiriaren historia, bilakaera eta egitura ezagutzera dago bideratuta. Urtero egiten da, 1984an Iruñeko Udalbatzak sustatu zuenez geroztik.

Talde hauentzat da:
Iruñeko Lehen Hezkuntzako 5.
   mailako ikasle taldeak.


Eskolaz aparteko taldeak eta
   Lehen Hezkuntzaz kanpoko
   beste hezkuntza maila
   batzuetako ikasle taldeak.

HELBURUAK

Gure hiriaren historia ezagutzen laguntzea Iruñeko ikastetxe publikoetako
   eta itunduetako Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleei.
Iruñeko ondare historikoaren garrantziaz eta haren kontserbazio beharraz
   ohartzea.
Iruñearen historia, bilakaera eta etorkizunaren nondik norakoa ezagutzeko
   aukera ematea bertako herritar guztiei, eraldaketa horietan partaide senti
   daitezen.
Behatzen ikastea, Iruñearen hiri garapena ulertzeko.
Udalaren eta udal zerbitzuen egitura eta funtzionamendua ezagutzen
   laguntzea.
Gure hiriaren arte ondarea errespetatu eta babesteko jarrerak sortzea.